Itzuli beharreko fitxategiak

Eskuinetik ezkerrera idazten diren hizkuntzak

Fitxategi-formatuak


Eskuinetik ezkerrera idazten diren hizkuntzak

Sorburu- eta helburu-segmentuen justifikazioa proiektuaren hizkuntzen araberakoa da. Modu lehenetsian, ezkerrera justifikatzen da ezkerretik eskuinerako hizkuntzen kasuan eta eskuinera eskuinetik ezkerrerako hizkuntzetan. Bistaratze-modua alda daiteke Ctrl+Shift+O (O letra, ez 0 zenbakia) sakatuz. Ctrl+Shift+O konbinazioak hiru egoera ditu: OmegaT-n eskuinetik ezkerrerako modua erabiltzeak ez dauka eraginik OmegaT-rekin sortuko diren dokumentu itzulien bistaratze-moduan. Itzulitako dokumentuen bistaratze-modua dokumentu-mota horretarako berezkoa den aplikazioan aldatu beharko da ondoren (begiratu kasuan kasuko eskuliburua xehetasun gehiago lortzeko). Ctrl+Shift+O erabiliz, bai testuaren sarrera bai testuaren bisualizazioa eskuinetik ezkerrerako modura aldatzen dira. OmegaT-ren panel bakoitzean (ediziokoan, parekatze lausoenean eta glosarioenean) modu independentean erabil daiteke, panelean klik eginez eta bistaratze-modua aldatuz. Are gehiago, OmegaT-k dituen sarrerako eremu guztietan (bilaketen leihoa, segmentazio-arauak, etab.) erabil daiteke. Oharra: Mac OSX-n lasterbide bera erabiltzen da (eta ez Cmd+Shift+O) .

LTR eta RTL kateen nahastea segmentuetan

Eskuinetik ezkerrerako testu hutsa idazten denean, lehenetsita dagoen ezkerretik eskuinerako bisualizazioa erabil daiteke. Hala ere, zenbait kasutan gerta daiteke eskuinetik ezkerrerako testu batean ezkerretik eskuinerako testu-zatiak sartu behar direla. Esaterako, OmegaT etiketak, ezkerretik eskuinerako testu gisa geratu behar duten produktu-izenak, leku-markak lokalizazio-fitxategietan eta zenbakiak testuetan. Kasu horietan ezinbestekoa da eskuinetik ezkerrerako modura aldatzea, testua zuzen erakuts dadin. Kontuan izan OmegaT eskuinetik ezkerrerako moduan dagoenean sorburua zein helburua modu horretan erakusten direla. Honek zera esan nahi du, sorburu-hizkuntza mota batekoa bada eta helburu-hizkuntza beste motakoa, beharrezkoa izan daitekeela batetik bestera aldatzen aritzea sorburua errazago ikusteko eta helburua egoki idazteko.

OmegaT etiketak RTL segmentuetan

Goian aipatu den bezala OmegaT-ren etiketak ezkerretik eskuinerako kateak dira. RTL eta LTR hizkuntzen arteko itzulpenak egitean, beharrezkoa izan daiteke itzultzaileak modu batetik bestera askotan alda dadin sorburuko etiketak modu egokian irakurtzeko eta helburuan zuzen sartzeko

Jatorrizko dokumentuak onartzen badu, estilo-informazioa ezabatzea biziki aholkatzen da, OmegaT-ren interfazean ahalik eta etiketa gutxien ager dadin. Jarraitu "Etiketak kudeatzeko aholkuak" atalean ematen diren aholkuak. Balidatu etiketak sarritan (irakurri Etiketen balidazioa) eta sortu dokumentu itzuliak maiz (irakurri azpian eta Menua), ager daitekeen edozein arazo detektatzea errazagoa izan dadin. Posible izan beharko litzateke dokumentuaren testu arrunteko bertsio bat itzuli eta ondoren beharrezkoa duen estiloa eranstea formatu horri dagokion aplikazioan.

RTL dokumentu itzulien sorrera

Dokumentu itzulia sortzen denean, bistaratze-norabidea jatorrizko dokumentuak zeukan bera izango da. Jatorrizko dokumentua ezkerretik eskuinerako moduan bazegoen, ekoiztutako dokumentua eskuinetik ezkerrerako modura eskuz aldatu behar da bere aplikazio propioan. Irteerako formatu bakoitzak eskuinetik ezkerrerako bisualizazioa kudeatzeko modu bat dauka, xehetasun gehiagotarako formatu bakoitza erabiltzen duen aplikazio espezifikoaren eskuliburua begiratu behar da.

Helburu-fitxategien bistaratze-parametroak fitxategia irekitzen den bakoitzean aldatu behar ez izateko, batzuetan posible da sorburu-fitxategien bistaratze-parametroak aldatzea, parametro horiek helburu-fitxategietara igaro daitezen. Esaterako, OpenOffice.org fitxategietan posible da hori egitea.


Fitxategi-formatuak

OmegaT-rekin hainbat formatutako fitxategiak itzuli ditzakezu. Funtsean, bi fitxategi-formatu dago, testu hutsa eta testu formatuduna.Funtsean, bi fitxategi-formatu dago, testu arrunta eta testu formatuduna.

Testu arrunteko fitxategiak

Testu hutseko fitxategiek testua daukate soilik, eta beraz, bere itzulpenerako itzulpena tekleatzea besterik ez da egin behar. Fitxategiaren kodeketa zehazteko hainbat metodo dago. Kodeketa ezartzea beharrezkoa da OmegaT-k fitxategiaren edukia nahastu ez dezan. Fitxategi horiek ez daukate formatu-informaziorik, testua lerrokatzeko, paragrafoak adierazteko edo orrialde-jauziak adierazteko "zuriunea" salbu. Ezin dute testuaren kolorearen, letra-tipoaren eta beste hainbat ezaugarrien informaziorik gorde. Egun, OmegaT-k testu hutseko ondoko formatuak onartzen ditu:Egun, OmegaT-k testu arrunteko ondoko formatuak onartzen ditu:

Testu arrunteko beste fitxategi-mota batzuk OmegaT-n erabili ahal izateko, beren fitxategi-luzapena OmegaT-k onartutako fitxategi-mota bati lotu behar zaio (esaterako, .pod fitxategiak ASCII testu-iragazkiari lotu ahal zaizkio) eta aurreprozesatu egin behar dira segmentazio-arau espezifikoak erabiliz.

Testu formatuduneko fitxategiak

Testu formatuduneko fitxategiek, testuaz gain, letra-tipo, tamaina, kolore, etab.i buruzko informazioa edukitzen dute. Normalean testu-prozesadoreak erabiliz sortzen dira. Fitxategi-formatu hauek formatu-informazioa gordetzeko asmatuak izan dira. Formatu-informazioa oso sinplea izan daiteke, esaterako hau lodia da, edo oso konplexua, esaterako letra-tipo, kolore edo kokapen askotarikoak dauzkan taula bateko datuak. Itzulpen-lan askotan garrantzitsua izan ohi da itzulitako dokumentuak jatorrizkoaren itxura bera izan dezan. OmegaT-k erraztu egiten du lan hori, formatu berezia duten karaktere/hitzak manipulatzeko errazak diren etiketen bidez markatuz. Jatorrizko testuaren formatu-ezaugarriak sinplifikatuz, etiketa-kopurua txikiagoa izatea lortzen da. Posible bada, komenigarria da letra-tipoak, letra-tamainak, koloreak, etab. ahalik eta gehien bateratzea, itzulpena sinplifikatzeko eta balizko etiketa-erroreak murrizteko. Fitxategi-mota bakoitza modu berezian tratatzen du OmegaT-k. Fitxategi-iragazkietan portaera espezifikoak ezarri daitezke. Egun, OmegaT-k testu formatuduneko ondoko formatuak onartzen ditu:

Testu formatuduneko beste fitxategi-mota batzuk OmegaT-n erabili ahal izateko, beren fitxategi-luzapena OmegaT-k onartutako fitxategi-mota bati lotu behar zaio eta aurreprozesatu egin behar dira segmentazio-arau espezifikoak erabiliz.

Beste fitxategi-formatu batzuk

OmegaT-k testu arrunteko edo testu formatuduneko beste hainbat fitxategi ere prozesa ditzake.

Kanpoko tresnak erabili daitezke fitxategiak onartutako formatuetara bihurtzeko. Gogoan izan itzulitako fitxategia jatorrizko formatura bihurtu beharko dela gero. Modu horretan, testu arrunteko beste fitxategi batzuk (LaTex kasu) PO formatura bihurtu daitezke OmegaT-rekin itzuli ahal izateko. Era berean, testu formatuduneko beste fitxategi batzuk (Microsoft Office-ren fitxategiak barne) Open Document formatura bihurtu daitezke OmegaT-rekin itzuli ahal izateko.

Itzulitako fitxategiaren kalitatea joan-etorriko bihurketaren kalitatearen araberakoa izango da. Segurtatu beste aukera guztiak aztertu dituzula bihurketa horiek egin baino lehen. Bihurketak egitea ahalbidetzen duten hainbat tresna daude:


OpenOffice.org
OpenOffice.org-en webgune ofiziala

OmegaT-k ez ditu zuzenean onartzen Microsoft Office-ren Word, Excel eta Power Point formatuak. Hala ere, OpenOffice.org (eta bere aldaerak) erabiliz, formatu horiek OpenDocument formatura bihurtu daitezke. OmegaT-k zuzenean onartzen du OpenDocument.

Okapi Framework
Okapi for Mono
, tutoriala

Okapi Framework-en Text Extraction Utility deritzonak OmegaT-ren proiektuen karpeta-zuhaitza sortzeko aukera bat dauka. Era berean, OmegaT-rentzako bereziki pentsatutako XLIFF fitxategiak ere sortu daitezke. Okapi Framework-aren Java inplementazioa Okapi.opentag.com webgunean eskura daiteke.

Translate Toolkit
Translate Toolkit-en webgune ofiziala

Translate Toolkit Python-en idatzitako tresna-sorta bat da. Portable Object formatutik eta formatura bihurtzeko tresnak dauzka: Mozilla-ren .properties eta dtd fitxategiak, CSV fitxategiak, Qt-ren .ts fitxategiak eta XLIFF fitxategiak bihur ditzake. Fitxategi horiek OmegaT-rekin itzuli baino lehen edo itzuli ondoren maneiatzeko tresna ugari dauzka.

Po4a
po4a-ren webgune ofiziala

po4a Perl-en idatzitako Debian-en tresna bat da. LaTeX, TeX, POD eta antzeko formatuak Portable Object formatura eta formatutik bihur ditzake.


Legezko oharrak Orri nagusia Aurkibidea