Testu formatudunarekin lanean

Sorburu-fitxategiak izan ohi duen formatua normalean gorde egin behar izaten da helburu-fitxategirako. OmegaT-k etiketak erabiltzen ditu fitxategi-formatu onartuen (gaur egun DocBook, HTML, XHTML, Open Document eta OpenOffice.org) formatua erakusteko. Normalean, etiketak ez dira kontuan hartzen parekatzeak kalkulatzeko erabiltzen diren kate-antzekotasunetan. Itzulitako segmentuetan kopiatu diren etiketak itzulitako dokumentuan agertuko dira.


Formatu-etiketak

Etiketen izenak: Etiketak hainbat karakterez (batetik hirura) eta zenbaki batez osaturik daude. Zenbaki bakarrek elkarrekin joan behar duten etiketak taldekatzeko balio dute, bai eta lasterbide bera eduki dezaketen etiketak baina izatez desberdinak direnak bereizteko ere. Karaktereek ez dute zertan islatu etiketak ordezkatzen duen formatu-tipoa (adibidez lodia, etzana, etab.)

Etiketen zenbakitzea: Etiketen zenbakiak modu inkrementalean hazten dira etiketa-taldeak sortu ahala. "Etiketa-talde" deitzen dena etiketa bakarra izan daiteke (esaterako, <br1>), edo bikote bat osatzen duten 2 etiketa (esaterako, <i0> eta </i0>). Segmentu baten baitan, lehen taldeari (bikotea zein bakarra) 0 zenbakia eransten zaio, bigarrenari 1, etab. Azpiko lehen adibideak 3 etiketa-talde dauzka (bikote bat, bakar bat eta gero beste bikote bat), bigarren adibideak talde bakarra dauka (bikote bat).

Etiketa bikoteak eta etiketa bakarrak: Etiketak beti ageri dira binaka edo banaka. Etiketa bakarrek inguruko testuan eraginik ez duen formatua adierazten dute (esaterako, espazio hutsa edo lerro-jauzia).

 <segment 2132><b0><Ctr+N></b0>, <br1><b2><Enter></b2><end segment>

<br1> etiketa bakarra da eta ez du eraginik bere inguruko testuan. Etiketa bikoteek gehienetan estiloari buruzko informazioa adierazten dute, eta bikotearen hasierako etiketaren eta amaierako etiketaren artean dagoen testua formateatzen du. Bikote baten hasierako etiketak amaierako etiketaren aurretik geratu behar du beti:

 <segment 3167>Log fitxategia (<b0>log.txt</b0>), eragiketa eta erroreen jarraipena egiteko.<end segment>

<b0> eta </b0> bikote bat dira eta log.txt testuan eragiten dute.


Etiketak eta esaldien segmentazioa

OmegaT-k segmentazioa aplikatu baino lehenago sortzen ditu etiketak. Segmentazio-arauak zeintzuk diren, batzuetan iruditu dezake etiketek ez dutela errespetatzen goian aipatu diren zenbakitzeari eta taldekatzeari buruzko arauak. Egiaztatu ondoko testua: "Aurretik: \. Ondoren: \s". Hurrengo segmentazioa espero daiteke (<b0> eta </b0> letra etzanaren hasiera eta amaiera adierazten dute):

 <segment ....> <b0>Aurretik: \. Ondoren: \s</b0><end segment>

Hala ere, lehenetsitako segmentazio-arauak aplikatzen baditugu segmentu honetan, ondoko emaitza izango dugu:

 <segment 1990> <b0>Aurretik: \. <end segment>
<segment 1991> Ondoren: \s</b0><end segment>

Segmentua puntu eta zuriune baten ondoren araua aplikatuz, jatorrizko testua bi segmentutan zatitzen da, nahiz eta bi <b0> eta </b0> etiketak elkarrekin segmentu berean mantendu behar izan. Zenbait kasutan horrek arazoak eragin ditzake itzulpenean, etiketak lekuz aldatu behar izaten baitira helburu-hizkuntzaren hitz-ordena islatzeko (ikusi Eragiketak etiketekin beherago).


Eragiketak etiketekin

Etiketak kontu handiz maneiatu behar dira. Hutsegite baten ondorioz aldatzen badira, behin-betiko fitxategiaren formatua hondatu egin daiteke. Estrategiarik egokiena "Funtzionatzen badu, ez konpondu" da. Hala ere, ona da jakitea zer egin daitekeen eta nola.

Etiketa-taldeen bikoizketa: Etiketa-taldeak bikoizteko, kopiatu taldea nahi duzun tokira. Gogoan izan bikote baten hasierako etiketa amaierako etiketaren aurrean geratu behar dela beti. Kopiatu duzun taldeak ordezkatzen duen formatua kopia sortu duzun sekzioan errepikatuko da.

Adibidea:

 <segment 0001><b0>Formatu hau</b0> hemen errepikatuko da.<end segment>

Aldaketaren ondoren:

 <segment 0001><b0>Formatu hau</b0> <b0>hemen errepikatu</b0> da.<end segment>

Etiketa-taldeen ezabaketa: Etiketa-taldeak ezabatzeko, berauek segmentutik kendu besterik ez da egin behar. Gogoan izan bikote-talde batean hasierako eta amaierako etiketak, biak ezabatu behar direla formatuaren aztarna guztiak erabat ezabatzeko, bestela fitxategi itzulia hondatu egin baitaiteke. Etiketa-talde bat ezabatzean berari lotutako formatua fitxategi itzulitik desagertu egingo da.

Adibidea:

 <segment 0001><b0>Formatu hau</b0> ezabatu egingo da.<end segment>

Ezabaketaren ondoren:

 <segment 0001>Formatu hau ezabatu egin da.<end segment>

Etiketa-taldeen ordenaren aldaketa: Etiketa-talde baten ordena aldatu nahi bada, esaterako helburu-hizkuntzaren egitura desberdina delako, aski da etiketa-taldea itzulpenean egon behar lukeen tokian jartzearekin. Formatua etiketa-taldea jarri den sekzioan aplikatuko da.

Adibidea:

 <segment 0001><b0>Zero formatua</b0> eta <b1>bat formatua</b1> trukatu egingo dira.<end segment>

Aldaketaren ondoren:

 <segment 0001><b1>Bat formatua</b1> eta <b0>zero formatua</b0> trukatu egin dira.<end segment>

Etiketa-taldeen habiraketa

Etiketa-talde baten ordena aldatzean, gerta daiteke etiketa-talde bat beste talde baten baitan habiratzen dela. Hau ondo dago talde batek bestea guztiz habiratzen badu soilik. Alegia, etiketa-bikoteak mugitzean kontuan izan hasierako eta amaierako etiketak biak mugitu direla helburura, bestela fitxategi itzulia hondatu eta irekiezin bilaka baitaiteke. Habiratutako atalari bi formatuak aplikatuko zaizkio.

Adibidea:

 <segment 0001><b1>Bat</b1> <b0>formatua</b0> zero formatuan habiratuko da.<end segment>

Habiraketaren ondoren:

 <segment 0001><b0><b1>Bat</b1>formatua</b0> zero formatuan habiratu da.<end segment

Etiketa-taldeen teilakapena

Etiketa-bikoteak gaizki maneiatzen direnean teilakapena gertatzen da. Ondorioz, formatua hondatu egiten da eta zenbaitetan fitxategi itzulia ezin da ireki. Adibidea:

 <segment 0001><b1>Bat</b1> <b0>formatua</b0> nahastu egingo da.<end segment>

Maneiu okerraren ondoren:

 <segment 0001><b0>Bat <b1>formatua</b0> </b1>oso nahastuta dago orain.<end segment>

Etiketa-taldeen balidazioa

Etiketak balidatzeko funtzioak etiketa aldatuak detektatzen ditu (bai nahita egindakoak bai nahigabe sortutakoak), eta zein segmentutan dauden adierazten ditu. Funtzio hau erabiltzean (Ctrl+T sakatuz), itzulpenean dauden etiketa okerrak edo hautsiak erakusten dituen koadro bat irekitzen da. Etiketadun testuetako akatsek sarritan arazoak eragiten dituzte OpenDocument edo OpenOffice.org-en fitxategietan, eta askotan ezin izaten dira ireki. Etiketak zuzentzea eta helburu-dokumentuak birsortzea erraza da etiketak balidatzeko funtzioa erabiliz. Ctrl+T sakatzean irekitzen den leihoan taula bat agertzen da 3 elementu erakutsiz: segmentura joateko esteka bat, jatorrizko segmentua eta segmentu itzulia erakutsiz.


1 Bistaratzeko beste letra-tipo bat hauta daiteke <b0>Letra-tipoa</b0> koadroa erabiliz Hura irekitzeko, joan <i1>Aukerak</i1> > <i2>Letra-tipoa...</i2> menura. Koadroaren bidez letra-tipoa eta tamaina alda daitezke. 'n Mens kan 'n ander vertoonfont kies met die <b0>Vertoonfont</b0>-dialoogkassie. Kies <i1>Opstelling</i1> > Vertoonfont... op die kieslys. Die lettertipe én die lettergrootte kan met dié dialoogkassie verander word.

Etiketak letra lodi urdinez nabarmendurik daude, jatorrizkoa eta itzulitakoa errazago alderatu daitezen. Egin klik estekan segmentua editorean aktibatzeko. Zuzendu akatsa, beharrezkoa bada, eta sakatu Ctrl+T etiketak balidatzeko leihora izultzeko eta akatsak zuzentzen jarraitzeko. Etiketa-akatsak itzulpenean zehar egindako etiketa-manipulazio okerrak dira, gehienetan etiketen ordena edo zenbakiak ez direlako errespetatu. Etiketak manipulatzea ona izan daiteke zenbaitetan, baina arazoak ekar ditzake itzulitako dokumentua sortzerakoan.


Etiketak kudeatzeko aholkuak

Gehienetan etiketek jatorrizko testuan dagoen formatu-motaren bat ordezkatzen dute. Jatorrizko testuaren formatu-ezaugarriak sinplifikatuz, etiketa-kopurua txikiagoa izatea lortzen da. Posible bada, komenigarria da letra-tipoak, letra-tamainak, koloreak, etab. ahalik eta gehien bateratzea, itzulpena sinplifikatzeko eta balizko etiketa-erroreak murrizteko. Begiratu Eragiketak etiketekin atala etiketekin zer egin daitekeen ikusi nahi baduzu. Gogoan izan etiketek traba egiten badizute eta formatuak garrantzi berezirik ez badauka egiten ari zaren lanerako, etiketak kentzeak asko lagunduko dizula arazoak saihesten.

Etiketak OmegaT-n ikusi behar badituzu, baina formatuaren gehiena dokumentu itzulian gorde behar ez baduzu, etiketak ezabatu egin ditzakezu. Kasu horretan arreta berezia jarri beharko diezu etiketa-bikoteei, bikotearen etiketa bat ezabatzen baduzu eta bere bikotea kentzea ahazten baduzu dokumentuaren formatua hondatu egingo baita. Etiketak testuan txertaturik daudenez, posible da segmentazio-arauak erabiltzea etiketa gutxiago dituzten segmentuak sortzeko. Hau ezaugarri aurreratu bat da eta esperientzia apur bat behar da modu egokian aplikatzeko.

Adi:OmegaT-k ezin ditu oraindik formatu-akatsak guztiz modu automatikoan detektatu. Beraz, ez dizu ohartaraziko akatsen bat egiten baduzu edo formatua zure hizkuntzara hobeto moldatzeko aldatzen baduzu. Hala ere, zenbaitetan fitxategi itzuliek itxura arraroa edukiko dute, eta OpenDocument / OpenOffice.org-en fitxategien kasuan ireki ere ez dira egingo.


printf leku-markak

Zenbait programazio-lengoaietan (esaterako PHP, C) etiketa bereziak erabiltzen dira leku-marka modura, printf funtzioarekin konbinatuta erabiltzen diren kateetan. Adib.:

$var =_("polita");
echo printf(_("OmegaT oso %s da"),$var);

Testu-kateak iturburu-kode honetatik erauzten badira (adib. PO iragazkiaren bidez), OmegaT-k ez ditu aldagai hauek etiketekin ordezten, ezin baitu jakin adib. %s leku-marka den ala testuaren atal bat den. Hala ere, leku-marka hauen balidazioa gaitu daiteke. Hautatu Aukerak→ Etiketa-balidazioa... menutik. Balidazio sinplea edo balidazio osoa erabil dezakezu.

printf aldagaietarako sintaxi ofiziala hau da:

"%" [ARGUMENTSWAPSPECIFIER] [SIGNSPECIFIER] [PADDINGSPECIFIER] [ALIGNMENTSPECIFIER] [WIDTHSPECIFIER] [PRECISIONSPECIFIER] TYPESPECIFIER

Balidazio osoak formatu hau osorik onartzen du, WIDTHSPECIFIER salbu. Balidazio sinplean hurrengo sintaxia egiaztatzen da:

"%" [ARGUMENTSWAPSPECIFIER] [PRECISIONSPECIFIER] TYPESPECIFIER

Leku-marken ordena alda dezakezu, baina gero ARGUMENTSWAPSPECIFIER gehitu behar duzu oraindik existitzen ez bada. Honek esan nahi du sekuentzia-zenbaki bat eta dolar-zeinu bat gehitu behar direla % ondoren. Adib. "%s %s aplikazio bat da" eta "%1$s %2$s aplikazio bat da" berdinak dira, beraz "%2$s aplikazioa %1$s da" itzul dezakezu.


Legezko oharrak Orri nagusia Aurkibidea