OmegaT-ren ezaugarri bat oso pertsonalizagarriak diren iragazkiak dira. Iragazkien ezaugarri gehienak aldatu egin daitezke. Fitxategi-iragazkiak ondoko hauek egiteko gai dira:
Fitxategi-formatu jakin batean dauden dokumentuak irakurtzea. Esaterako, testu arrunteko fitxategiak.
Eduki itzulgarriak fitxategitik erauztea.
Itzulitako dokumentuen fitxategi-izenen aldaketa automatizatzea, eduki itzulgarriak bere itzulpenarekin ordeztuz.
Erabiltzaile gehienek balekotzat jotzen dituzte fitxategi-iragazkietarako lehenetsitako aukerak. Zuretzat aski ez badira, ireki koadro nagusia Aukerak → Fitxategi-iragazkiak hautatuz menu nagusian. Oharra! Proiektua irekita dagoen bitartean iragazkien aukerak aldatzeak datu-galerak eragin ditzake. Iragazki-ezarpenak proiektua hasi ondoren aldatzen badituzu, proiektua birkargatu egin beharko duzu aldaketak indarrean sartzeko.
Koadroak erabilgarri diren fitxategi-iragazkien zerrenda ematen du. Fitxategi-motaren bat OmegaT-rekin itzuli nahi ez baduzu, iragazkia desaktibatu dezakezu iragazkiaren izenaren ondoan dagoen kontrol-laukiaren marka kenduz. Orduan, OmegaT-k ez ditu kargatuko aipatu fitxategiak, eta aldaketarik gabe kopiatuko ditu helburu-dokumentuak sortzerakoan. Gero, iragazkia berriro erabili nahi baduzu, markatu berriro kontrol-laukia. Egin klik Lehenetsitako balioak aukeran fitxategi-iragazkiak jatorrizko balioetara berrezartzeko. Iragazkiak zein fitxategi eta zein kodeketa prozesatuko duen editatzeko, hautatu iragazkia zerrendan eta egin klik Editatu botoian.
Bost iragazkik (testu-fitxategiarenak, XHTML fitxategiarenak, HTML eta XHTML fitxategiarenak, OpenDocument/OpenOffice.org fitxategiarenak eta Microsoft Open XML fitxategiarenak) aukera espezifiko bat edo gehiago dauzkate. Aukerak aldatzeko, hautatu iragazkia zerrendatik eta egin klik Aukerak atalean. Haien aukerak hurrengoak dira:
Paragrafoen segmentazioa lerro-jauzietan, lerro hutsetan edo inoiz ez: esaldien segmentaziorako arauak aktibatuta badaude, testua arau aktiboak jarraituz segmentatuko da.
Kodeketa-deklarazioa gehitu edo berridatzi: OmegaT-k fitxategiaren kodeketa-deklarazioa gehitu edo berridatzi dezake helburu-fitxategirako hautatu den kodeketan oinarrituz.
Itzuli hurrengo atributuak: Hautatutako atributuak segmentu eran agertuko dira editore-lehioan.
Hasi paragrafo berria markan:<br> HTML etiketak paragrafo bat sortuko du segmentaziorako.
Adierazpen erregularrak betetzen dituzten testuak saltatzea: Adierazpen erregularrak betetzen dituen testua saltatu egingo da.
Hurrengo elementuak itzul daitezke edo ez. Itzultzen badira, segmentu bereizi modura agertuko dira.
Hurrengo elementuak itzul daitezke edo ez. Itzultzen badira, segmentu bereizi modura agertuko dira.
Koadro honetan iragazkiak prozesatuko dituen fitxategi-izen ereduak ezarri ditzakezu, itzulitako fitxategien izenak pertsonalizatu ditzakezu, eta fitxategia kargatzeko eta itzulitako bere kidea gordetzeko erabiliko diren kodeketak hautatu ditzakezu. Fitxategi-iragazki baten eredua aldatzeko, aldatu fitxategia zuzenean edo egin klik Editatu aukeran. Fitxategi-iragazkien eredu berria gehitzeko, egin klik Gehitu aukeran. Eredu bat gehitu edo existitzen den bat editatu nahi denean, koadro bera erabiltzen da. Koadroak helburu-fitxategien izen-ereduak aldatzeko editore berezi bat dauka.
OmegaT-k fitxategi bat aurkitzen duenean sorburu-karpetan, iragazki egokia hautatzen saiatzen da fitxategiaren luzapena erabiliz. Zehazki, OmegaT-k iragazki bakoitzari esleitu zaizkion sorburu-fitxategien izen-ereduak fitxategiaren luzapenarekin alderatzen ditu. Esaterako, *.xhtml
ereduak bat egingo du .xhtml
luzapena duen edozein fitxategirekin. Iragazki egokia aurkitzen bada, huraxe erabiltzen da fitxategia prozesatzeko. Aurreko adibidean, lehenetsitako XHTML iragazkia erabiliko da .xhtml
luzapena duten fitxategiak prozesatzeko. Fitxategi-iragazki bakoitzak kudeatu ditzakeen fitxategien izen-ereduak aldatu egin daitezke, edo berriak gehitu. Sorburu-fitxategien izen-ereduek komodinak erabiltzen dituzte, Bilaketak atalean erabiltzen diren gisara. '*' karaktereak zero edo gehiago karaktere ordezkatzen ditu. '?' karaktereak karaktere bat eta soilik bat ordezkatzen du. Gainerako karaktereek beren ikurra ordezkatzen dute. Esaterako, testu-iragazkiak readme fitxategiak (readme
, read.me
, eta readme.txt
) kontuan har ditzan nahi baduzu, read*
eredua erabili beharko baduzu.
Fitxategi-formatu gutxi batzuk soilik behartzen dute kodeketa edukitzera. Kodeketarik zehazten ez duten fitxategi-formatuen kasuan, beren izenarekin bat datorren luzapenerako ezarri den kodeketa erabiliko da. Esaterako, .txt
fitxategiak sistema eragilean lehenetsitako kodeketa erabiliz kargatuko dira. Sorburu-fitxategien izen-eredu bakoitzerako, sorburuaren kodeketa aldatu egin daiteke. Fitxategi horiek edozein kodeketa erabiliz idatzi daitezke. Portaera lehenetsi gisa, fitxategia gordetzeko erabiltzen den kodeketa fitxategi bera kargatzeko erabili dena izaten da. Sorburuko eta helburuko kodeketa eremuek konbinazio-koadroak erabiltzen dituzte OmegaT-k barne hartzen dituen kodeketa guztiak erakusteko. <auto>-k OmegaT-ri uzten dio kodeketa aukeratzeko ardura. Honela egiten du:
OmegaT-k sorburu-fitxategiaren kodeketa aurkitzen du, kodeketarik baldin badauka (HTML fitxategiak, XML-n oinarritutako fitxategiak).
OmegaT kodeketa bat erabiltzera behartzen da (Java-ren propietate-fitxategiak, etab.)
OmegaT-k sistema eragilearen kodeketa lehenetsia erabiltzen du testu fitxategietarako.
Batzuetan itzulgai diren fitxategien izena automatikoki aldatu nahi izaten da, adibidez fitxategiaren izenaren ondoran hizkuntza-kode bat gehituz. Helburu-fitxategien izen-ereduek sintaxi berezia erabiltzen dute; beraz, eremu hau editatu nahi baduzu, egin klik Editatu... aukeran eta ereduak editatzeko koadrora sartu behar duzu. Iragazkiaren lehenetsitako konfigurazioa berreskuratu nahi baduzu, egin klik Lehenetsitako balioak aukeran. Beste aukera bat, izena zuzenean helburu-fitxategiaren izenaren eremuan edo fitxategi-iragazkien koadroan aldatzea da. Ereduak editatzeko koadroak hurrengo aukerak ditu:
Lehenetsitakoa ${filename}
da -- sorburu-fitxategiaren izen osoa, luzapena barne, itzulitako fitxategiaren izena sorburu-fitxategiaren bera izan dadin.
${nameOnly}
-- sorburu-fitxategiaren izena, luzapenik gabe, txertatzea ahalbidetzen du.
${extension}
-- sorburu-fitxategiaren luzapena.
${targetLocale}
-- helburu-kodeketa lokala ("xx_YY" formakoa).
${targetLanguage}
-- helburu-hizkuntzaren eta herrialdearen kodeak batera ("XX-YY formakoa").
${targetLanguageCode}
-- helburu-hizkuntza soilik ("XX").
${targetCountryCode}
-- helburu-herrialdea soilik ("YY").
Legezko oharrak | Orri nagusia | Aurkibidea |