Proiektuaren propietateak


Propietateen koadroa

Koadro hau proiektuaren karpetak eta hizkuntzak aldatzeko erabiltzen da. Koadroa irekitzeko, sakatu Ctrl+E edo joan menu nagusiko Proiektua → Propietateak... aukerara. Koadroak honako hau dauka:

Eremu guztiak editagarriak dira. Hizkuntzak eskuz sartu ditzakezu edo goitibeherako menuak erabili ditzakezu. Existitzen ez diren karpeten izenak idatzi ditzakezu, OmegaT-k sortu egingo ditu.

Hizkuntza-aldaketa

Hizkuntzak aldatzeak uneko itzulpen-memoria baliogabetu dezake, memoriaren hizkuntza eta ezarritako hizkuntza berria bat ez badatoz.

Segmentazio-aldaketak

Segmentazio-ezarpenen bidez, OmegaT-k sorburu-fitxategiak nola kudeatzen dituen aldatzen da soilik. Ez da aldatzen jadanik existitzen diren itzulpen-memorien segmentazioa.

Segmentazio-ezarpenak aldatzen badira, itzulita dauden zenbait segmentu zatitu edo batu egin daitezke. Praktikan, honek esan nahi du "itzuli gabe" egoeran jarriko dituela, ez baitute bat egingo itzulpen-memorian dauden segmentuekin, nahiz eta bat ez datorren itzulpena bertan egon.

OmegaT-k esaldi mailako segmentazioa ez zerabilten itzulpen-memoria zaharrak eguneratu ditzake, baina ez alderantziz. Ez ditu proiektuaren itzulpen-memoriak eguneratuko itzulpenaren erdian segmentazio-arauak aldatzen badituzu.

Aldaketak karpeten egituran

Proiektuaren karpetak aldatu nahi izanez gero, gogoan izan karpeta zaharretako fitxategiak ez direla mugituko karpeta berrietara. Egoera horretan, gertatu daiteke ez zuk ezta OmegaT-k ez jakitea karpeta bakoitzak zer esan nahi duen, ezta itzulpenean zeintzuk ari diren erabiltzen ere.


Proiektuaren propietateak lan-saioan zehar aldatzea

Posible da proiektuaren propietateak itzulpenari ekin ondoren aldatzea. Hala ere, hobe izaten da ezarpenak behin-betikotzat jotzea behin itzulpena hasi ondoren, eta aldatu behar izanez gero, soilik hutsegite handi bat egiten denean aldatzea. Ikusi Datu-galerak saihestea atala zure lana babesteko bideak ikasteko.


Legezko oharrak Orri nagusia Aurkibidea