Datu-galerak saihestea

OmegaT aplikazio sendoa da. Hala ere, ardura berezia hartu behar da datuak galtzea saihesteko OmegaT erabiltzen denean, beste edozein aplikaziorekin egiten den bezala. Zure fitxategiak itzultzen dituzunean, OmegaT-k aldaketa guztiak itzulpen-memoria batean gordetzen ditu, proiektuaren /omegat azpikarpetan.

OmegaT-k itzulpen-memoriaren project_save.tmx.URTEAHHEEOOMM.bak izeneko babeskopia egiten du, azpikarpeta berean, proiektua ireki edo birkargatzen den bakoitzean. Babeskopiaren izena sortzeko, aurreko itzulpen-memoria gorde den azken unea erabiltzen da: URTEA uneko urtea da, HH hilabetea, EE eguna, OO eta MM orduak eta minutuak dira.

Itzulpen baten datuak galdu dituzula uste baduzu, jarraitu ondorengo prozedura (proiektua gordetako egoerarik berrienera leheneratuko da, kasurik gehienetan aldaketarik berrienak baino 10 minutu lehenagoko egoerara):

  1. Itxi proiektua.
  2. Aldatu izena project_save.tmx fitxategiari eta jarri erraz gogoratu dezakezun izen bat (esaterako, project_save.tmx.tmp).
  3. Galdu dituzun datuak dituela uste duzun itzulpen-memoria hautatu.
  4. Aldatu izena eta jarri proiektuarenizena.tmx.
  5. ireki proiektua.

Datu garrantzitsuak galtzea saihesteko:


Legezko oharrak Orri nagusia Aurkibidea