Bilaketak

Bilaketa-leihoa

Bilaketa-metodoak

Komodinak erabiltzea

Adierazpen erregularrak erabiltzea

Bilaketaren emaitzak erakustea

Editoreko sarrerak iragaztea bilaketaren arabera


Bilaketa-leihoa

Testuen bilaketa-leihoa



Bilaketa egitea

OmegaT-k bilaketa-funtzio asko eta indartsuak eskaintzen ditu. Ireki bilaketa-leihoa Ctrl+F sakatuz eta sartu bilatu nahi duzun hitza edo esaldia Bilatu hau kutxan. Bestela, hautatu hitz edo esaldi bat editore-paneleko edozein tokitan eta sakatu Ctrl+F. Kasu honetan, hitza edo esaldia automatikoki sartuko da Bilatu hau kutxan. Testu-bilaketa leihoa irekitzen den bakoitzean, leiho berria sortzen da. Ez ahaztu haiek ixtea, bestela mahaigaina leihoz beteko zaizu.

Bilaketaren kokapena

Bilaketak proiektuaren sorburuan zein helburuan egiten dira. Bilaketak egin daitezke:

Fitxategietan barrena bilaketak egitean, sorburu-fitxategietarako onartutako formatuetan soilik bilatuko du OmegaT-k (ikus Fitxategi-formatuak). Esaterako, OmegaT-k TMX fitxategiak erabil ditzake, baina ez ditu bilaketetan kontuan hartzen.


Bilaketa-metodoak

Hautatu metodoa aukera-botoiak erabiliz. Bilaketak egiteko, bi metodo hauetako bat aukeratu dezakezu:

Bilaketa zehatza

Adierazitako katea daukaten segmentuak bilatzen ditu.

Bilaketa-gakoa

Adierazitako gako-hitz guztiak eta edozein ordenatan dituzten segmentuak bilatzen ditu.

Bilaketa zehatz batek esaldiak bilatzen ditu, hau da, hainbat hitzez osatutako kate bat adierazten bada, ordena horretan badaude soilik aurkituko dira. Bilaketa zehatza, Google bezalako Interneteko arakatzaileetan "esaldi zehatz" bat bilatzea bezalakoa da. Hautatu Bilaketa-gakoa eta sartu nahi beste hitz, espazioz banaturik eta edozein ordenatan. OmegaT-k hitz guztiak dauzkaten segmentuen zerrenda bat erakutsiko du. Gako-hitzen bidezko bilaketa, Google bezalako Interneteko arakatzaileetan "hitz guztiekin" bilatzea bezalakoa da.

Erabiltzen duzun metodoa edozein dela, ondoko hiru aukerak erabili ditzakezu:

Maiuskulak/minuskulak

Adierazitako kate zehatza bilatuko da; bestela, maiuskulak ezikusi egingo dira.

Adierazpen erregularrak

Bilaketa-katea adierazpen erregulartzat hartuko da (gako-hitzen bilaketaren kasuan, adierazpen anitz bailiran tratatuko dira).

Bilatu TMetan

itzulpen-memoriak ere arakatuko dira.


Komodinak erabiltzea

Bai bilaketa zehatzetan, bai gako-hitzen bidezkoan, '*' eta '?' komodinak erabili daitezke. Komodinak erabiltzeko, kontuan izan adierazpen erregularrak aukera hautatu ez duzula, bestela komodinak adierazpen erregularraren karakteretzat hartuko dira.

* edo ? karakterea daukaten segmentuak bilatu nahi izanez gero, adierazpen erregularren aukera aktibatu beharko duzu eta alderantzizko barra ('\') sartu karakterearen aurrizki gisa, esaterako 'x\*y' idatzi 'x*y' bilatzeko eta 'x\?y' idatzi 'x?y' bilatzeko.


Adierazpen erregularrak erabiltzea

Adierazpen erregularren bidezko bilaketak oso ahaltsuak dira kate baten instantziak bilatu nahi direnean. Komodinen bidezko bilaketa baten parekoak dira, baina askoz zaluagoak. Bilaketetan erabiltzen diren adierazpen erregularrak Javak onartzen dituenak dira. Adierazpen erregularren formak eranskinean laburpen bat dago. Informazio zehatzagoa behar baduzu, kontsultatu http://java.sun.com/j2se/1.5/docs/api/java/util/regex/Pattern.html.

Sarean gai honi buruzko tutorial errazak aurki ditzakezu (esaterako, http://www.regular-expressions.info/quickstart.html.)


Bilaketaren emaitzak erakustea

Bilaketa-eremuan kate bat sartu ondoren bilaketa-botoia sakatuz gero, bilatutako katea daukaten proiektuko segmentu guztiak erakutsiko dira. OmegaT-k segmentu berdinak entitate bakar gisa kudeatzen dituenez, lehen segmentu bakarra erakusten da soilik.

Bilaketa-leihoan erakusten diren segmentuen ordena, proiektuan daukaten ordena bera da. Itzulitako segmentuetan jatorrizko testua goian eta itzulitako testua behean erakutsiko dira; itzuli gabeko segmentuetan jatorrizko testua soilik erakutsiko da.

Segmentu batean klik eginez, editorea agertzen da segmentua aldatu ahal izateko. Aldaketaren ondoren, bilaketa-leihora itzul zaitezke eta aurkitutako hurrengo segmentura joan, esaterako terminologia zuzentzeko.


Editoreko sarrerak iragaztea bilaketaren arabera

Bilaketa-emaitzetan barrena errazago nabigatzeko, bilaketa editorean bertan aplika dezakezu. Sakatu behealdeko 'iragazkia' botoia editore-leihoan erakutsiko diren sarrerak uneko bilaketan aurkitutakoetara mugatzeko. Nabigazio normala erabil dezakezu, adibidez bilaketa-irizpidea betetzen duen hurrengo (Itzuli gabeko) segmentura joateko.

Oharrak:

Iragazki bat kentzeko, sakatu 'kendu iragazkia' botoia edo birkargatu proiektua.


Legezko oharrak Orri nagusia Aurkibidea