OmegaT-ren instalazioa eta abian jartzea

Oharra: 2.0.x kodeak OmegaT-ren azken 2.0 bertsioa adierazten du.

Linux (Intel) erabiltzaileak

Windows erabiltzaileak

Mac OS X erabiltzaileak

Beste sistema batzuk (Solaris SPARC/x86/x64, Linux x64/PowerPC, Windows x64)

Komando-lerroaren bidezko abioa

OmegaT iturburutik eraikitzea

Java Web Start erabiliz



Linux (Intel) erabiltzaileak

Zein pakete deskargatu?

SUN-en Java 1.5 JRE-rekin bateragarria den Java inplementaziorik al daukazu?SUN-en Java 1.5 JRE-rekin bateragarria den Java inplementaziorik al daukazu?

Bai: 

Deskargatu OmegaT_2.2.x_Without_JRE.zip. Pakete hau Java 1.5 JRE-rekin bateragarria den JRE-a instalatuta daukan edozein plataformatan erabili daiteke.

Ez / Ez dakit:

Deskargatu OmegaT_2.2.x_Linux.tar.gz. Pakete honek SUN-en Java Runtime Environment dakar berarekin. JRE honek ez ditu oztopatuko zure sisteman lehendik instalatuta eduki ditzakezun Java inplementazioak.

OmegaT-ren instalazioa

OmegaT instalatzeko, destrinkotu deskargatutako fitxategia. Horrela, omegat/ direktorio bat sortuko da, eta bertan, OmegaT erabiltzeko beharrezkoak diren fitxategi guztiak egongo dira. .tar.gz fitxategia destrinkotzeko:

$ tar xf deskargatutako_fitxategia.tar.gz

OmegaT menuetara (KDE) edo paneletara (GNOME) gehitzea

KDE erabiltzaileak

OmegaT zuen menuari gehitzeko, egin ondoko hau:

GNOME erabiltzaileak

OmegaT zuen panelari (pantailaren goialdean dagoen barrari alegia) gehitzeko, egin ondoko hau:

OmegaT abian jartzeaOmegaT abian jartzea

OmegaT instalatu ondoren, komando-lerrotik abiarazi daiteke, komando-lerrotik abiarazteko beharrezkoak diren parametroak dituen script bat sor daiteke, edo zuzenean abiarazi daiteke OmegaT.jar fitxategian klik eginez. Metodoa bata edo bestea izango da banaketaren arabera. Segurtatu zure sistemako PATH ezarpena zuzena dela eta .jar fitxategiak Java abiarazle bati lotuta daudela.


Windows erabiltzaileak

Zein pakete deskargatu?

SUN-en Java 1.5 JRE-rekin bateragarria den Java inplementaziorik al daukazu?SUN-en Java 1.5 JRE-rekin bateragarria den Java inplementaziorik al daukazu?

Bai:

Deskargatu OmegaT_2.2.x_Windows_without_JRE.exe. Pakete hau Java 1.5 JRE-rekin bateragarria den JRE-a instalatuta daukan edozein Windows plataformatan erabili daiteke.

Ez / Ez dakit:

Deskargatu OmegaT_2.2.x_Windows.exe. Pakete honek SUN-en Java Runtime Environment dakar berarekin. JRE honek ez ditu oztopatuko zure sisteman lehendik instalatuta eduki ditzakezun Java inplementazioak.

OmegaT-ren instalazioa

OmegaT instalatzeko egin klik bi aldiz deskargatu berri duzun aplikazioan, eta jarraitu argibideak

OmegaT hasierako menura edo mahaigainera gehitzea

Instalazioan zehar, instalazio-aplikazioak galdetuko dizu ea karpeta bat sortzea nahi duzun Hasiera menuan eta lasterbideak sortzea nahi duzun mahaigainean eta abiarazte bizkorreko arean.

Gero ere sortu ahal izango duzu lasterbide bat OmegaT.exe mahaigainera edo Hasiera menura arrastatuz eta horrela esteka bat sortuz.

OmegaT abian jartzeaOmegaT abian jartzea

OmegaT instalatu ondoren, OmegaT.jar fitxategian klik eginez abiarazi daiteke edo zuzenean komando-lerrotik abiarazi daiteke.

Hala ere, errazena OmegaT.exe aplikazioa exekutatzea da. Abioko parametroak, kasu honetan, exe fitxategia dagoen karpeta berean kokatutako OmegaT.l4J.ini fitxategitik irakurriko dira. Fitxategi hau zure gustura molda dezakezu. Hurrengo INI fitxategiak, esaterako, 1GB-eko memoria gordeko du, frantsesa erabiliko du erabiltzailearen hizkuntza gisa eta Portugal izango da herrialde lehenetsia:

# OmegaT.exe-ren exekuzio-konfigurazioa
#
# Parametro bat erabilzeko, kendu '-' aurretik dagoen '#'
# Memoria
-Xmx1024M
# Hizkuntza
-Duser.language=FR
# Herrialdea
-Duser.country=PT
# Antialiasing-a (Java 1.5 only)
#-Dswing.aatext=true
# Proxy baten atzetik Internetera sartzeko ezarpenak
#-Dhttp.proxyHost=192.168.1.1
#-Dhttp.proxyPort=3128


Mac OS X erabiltzaileak

Zein pakete deskargatu?

OmegaT 2.2 bertsioak Java 1.5 behar du funtzionatzeko. Mac OS X 10.4 (Tiger) sistemaren erabiltzaileek Javaren azken bertsioa instalatuta daukatela segurtatu behar dute OmegaT instalatu baino lehen. Erabili Apple menuko "Software Update..." aukera zure Javaren bertsioa eguneratzeko.

Deskargatu OmegaT_2.2.x_Mac.zip.

OmegaT-ren instalazioa

Egin klik bi aldiz OmegaT_2.2.x_Mac.zip fitxategian eta destrinkotu. OmegaT deitutako karpeta bat sortuko da, barruan OmegaT ikonoa duena. Karpetak 2 fitxategi dauzka: documentation.html eta OmegaT.app. Kopiatu karpeta hori karpeta egoki batera (esaterako, Applications). Hori egin ondoren, OmegaT_2.2.x_Mac.zip fitxategia ezabatu dezakezu.

OmegaT atrakera gehitu

Atrakatu OmegaT Dock-en OmegaT.app fitxategia arrastatu eta Dock-en jareginez.

OmegaT abian jartzeaOmegaT abian jartzea

Egin klik bi aldiz OmegaT.app gainean edo Dock-en duen atrakean.

Javaren abioko parametroak aldatu nahi badituzu, OmegaT.app-en ezarpen lehenetsiak alda ditzakezu OmegaT.app/Contents/ karpetan dagoen Info.plist fitxategia editatuz. Ireki "Info.plist" fitxategia eskuineko botoiarekin gainean klik eginez eta erabili ohi duzun testu-editorea irekiz. Properties atala eta VMOptions atala alda ditzakezu. VMOptions atalean balioak gehitu nahi badituzu, jarri zuriunea haien artean. Esaterako, -Xmx1024M -Duser.language=ja parametroek OmegaT 1024MB-ko memoriarekin eta erabiltzaile-interfazea japonieraz daukala abiarazteko balio dute.

OmegaT.app zuzenean abiarazten bada, ezin dira OmegaT.app-en instantzia anitz exekutatu. OmegaT.app-en instantzia anitz exekutatu behar badituzu, erabili OmegaT.app/ Contents/MacOS/ karpetan dagoen JavaApplicationStub fitxategia.

Ezin da Lucene erro-bilatzailea erabili OmegaT.app paketetik. OmegaT komando-lerrotik exekutatu beharko duzu (ikus azpian).

Komando-lerroko Java-ren abio-parametroak aldatzeko, erabili OmegaT.app/Contents/Resources/ Java/ karpetan dagoen OmegaT.jar fitxategia. OmegaT.app komando-lerrotik abiaraztea OmegaT-ren pakete "generikoa" erabiltzearen parekoa da. OmegaT-ren instantzia anitz exekutatu ahal izango dituzu, bai eta Lucene erro-bilatzailea ere. Begiratu "Komando-lerroaren bidezko abioa" azpian informazio gehiago eskuratzeko.

OmegaT.app paketeko tokiren batera sartu nahi baduzu, egin klik eskuineko botoiarekin gainean eta hautatu "Show Package Contents", edo bestela egin "cd" zuzenean komando-lerrotik.

OmegaT.app Mac OS X-ek eskaintzen duen Services aplikaziotik atzi daiteke. Beraz, hitz bat hauta dezakezu OmegaT-ren edozein lekutatik eta Services erabili hitz hori bilatzeko hiztegietan, Spotlight-en edo Google-n. AppleScript edo Automator ere erabil ditzakezu ekintza arruntak automatizatuko dituzten zerbitzuak edo script-ak sortzeko.


Beste sistema batzuk

Zein pakete deskargatu?

Linux (Intel x86) eta Windows plataformetarako, OmegaT-ren paketean Sun Java JRE bat gehitu da. Beste plataforma batzuetan (Linux PowerPC, Linux x64, Solaris SPARC/x86/x64, Windows x64, etab.), Java JRE bateragarri bat eduki behar da sisteman instalatuta OmegaT erabilil ahal izateko.

SUN-en Java 1.5 JRE-rekin bateragarria den Java inplementaziorik al daukazu?SUN-en Java 1.5 JRE-rekin bateragarria den Java inplementaziorik al daukazu?

Bai:

Deskargatu OmegaT_2.2.x_Without_JRE.zip. Pakete hau Java 1.5-ekin bateragarria den JRE bat instalatuta daukan edozein plataformatan erabili daiteke.

Ez dakit:

Ireki terminal bat eta idatzi "java -version". "command not found" edo antzeko mezuren bat jasotzen bada, litekeena da Java ez dagoela instalatuta.

Ez:

Eskuratu zure sistemarako Java JRE bat (ikus behean) eta deskargatu OmegaT_2.2.x_Without_JRE.zip. SUN-ek JRE-ak eskaintzen ditu Solaris SPARC/x86 (Java 1.5) eta Linux x64, Solaris x64, Windows x64 (Java 1.5) sistemetarako:http://java.sun.com/products/archive/. IBM-k JRE-ak eskaintzen ditu Linux PowerPC-rako:
http://www.ibm.com/developerworks/java/jdk/linux/download.html
Jarraitu zure sistemak behar duen paketearen instalaziorako argibideak.

OmegaT-ren instalazioa

OmegaT instalatzeko, destrinkotu OmegaT_2.2.x_Without_JRE.zip fitxategia. Horrela, ./OmegaT_2.2.x_Without_JRE/ direktorio bat sortuko da laneko karpetan, eta bertan, OmegaT erabiltzeko beharrezkoak diren fitxategi guztiak egongo dira.

Lastertekla komenigarriak instalatzea

Jarraitu zure sistemaren argibideak OmegaT-ren lasterteklak leku egokietan instalatzeko.

OmegaT abian jartzeaOmegaT abian jartzea

OmegaT instalatu ondoren, komando-lerrotik abiarazi daiteke, komando-lerrotik abiarazteko beharrezkoak diren parametroak dituen script bat sor daiteke, edo zuzenean abiarazi daiteke OmegaT.jar fitxategian klik eginez. Metodoa bata edo bestea izango da banaketaren arabera. Segurtatu zure sistemako PATH ezarpena zuzena dela eta .jar fitxategiak Java abiarazle bati lotuta daudela.


Komando-lerroaren bidezko abioa

Normalean, ez da beharrezkoa OmegaT komando-lerrotik abiaraztea. Hala ere, komando-lerroaren metodoa erabiltzen bada OmegaT abiarazteko, aplikazioaren portaeraren zenbait alderdi aldatu eta moldatu daitezke. Bi modu daude OmegaT komando-lerroz abiarazteko.

1. metodoa: komando-lerroko leihoa irekitzea

Komando-lerroko leihoari "terminala" ere deitzen zaio. Windows-en "MS-DOS leiho" deritzo, eta Hasiera menuan dago, Aplikazioak barruan, "MS-DOS" ikonoaren bidez. Mac OS X-erako pareko elementua Applications → Utilities atalean dagoen Terminal aplikazioa da.

OmegaT abiarazteko, normalean bi komando idatzi behar dira. Lehena hau da:

cd {karpeta}

non {karpeta} OmegaT aplikazioa dagoen karpeta den, bide-izen eta guzti - zehatzago esateko, OmegaT.jar dagoen lekua da. Praktikan, komando hau honelako zerbait izango da:

Windows-en
cd C:\Program Files\OmegaT
Mac OS X-en
cd <OmegaT.app location>/OmegaT.app/Contents/Resources/Java/
Linux-en
cd /usr/local/omegat

Komando hauek OmegaT fitxategi exekutagarria daukan karpetara joateko balio dute. Bigarren komandoa OmegaT abiarazten duena da. Oinarrizko forman, komandoa hau da:

java -jar OmegaT.jar

Kontuan izan maiuskulak, garrantzitsuak dira.

Metodo honi esker errazagoa da akatsak aurkitzea: aplikazioaren erabileran arazoren bat gertatzen bada, informazio erabilgarria eman dezakeen akats-mezu bat agertzen da terminalean.

2. metodoa: .bat fitxategia/abioko script-a aldatzea

1. metodoa ez da aplikazio bat sarritan abian jartzeko modurik praktikoena. Hori dela-eta, goian deskribatu diren bi komandoak fitxategi batean gorde dira (zehatzago izateko, "script" batean, Windows sistemetan ".bat fitxategi" ere deitzen dena).

Fitxategi hau exekutatzen denean, barruan dauden komandoak automatikoki exekutatzen dira. Beraz, abio-modua aldatzeko, aski da fitxategia aldatzea. OmegaT fitxategitik abiarazten denean, komando berriak exekutatu egingo dira.

Abiorako komandoaren argumentuak

Oinarrizko komandoak goian aipatu dira. Komando hauek aldatzeko, "argumentuak" erantsi behar zaizkie. Komandoak xehetasunez azalduta daude Komando-lerroko argumentuak atalean.


OmegaT iturburutik eraikitzea

Zein pakete deskargatu?

Deskargatu OmegaT_2.2.x_Source.zip
Pakete honek bertsio honi dagozkion fitxategien iturburu-fitxategiak dauzka eta Java 1.5 JDK edo bertsio bateragarri bat instalatuta daukan edozein sistematan erabili daiteke. OmegaT eraikitzeko, ant izeneko utilitatea ere beharko duzu.
OmegaT-k Subversion darabil bertsioen kontrolerako. Koderik berriena SVN zerbitzaritik eskura daiteke:
https://omegat.svn.sourceforge.net/svnroot/omegat/trunk

OmegaT-ren eraikitzea

Destrinkotu OmegaT_2.2.x_Source.zip fitxategia eta sartu OmegaT_2.2.x_Source direktorioan, edo sartu CVS-tik deskargatutako kodearen ./omegat/ direktorioan. Egiaztatu karpeta horretan build.xml fitxategi bat dagoela. Orduan, idatzi komando-lerroan:

$ ant jar release

Horrela, OmegaT-ren banaketa oso bat sortuko da ./dist/ direktorioan, eta bertan, OmegaT erabiltzeko beharrezkoak diren fitxategi guztiak egongo dira.

Java Web Start erabiliz

Java Web Start teknologia erabiliz (Java 1.5 bertsioak eta goragokoek dutena), Javan sortutako software aplikazio autonomoak sarearen bidez instala daitezke klik bakarrarekin. Java Web Start zerbitzuak segurtatzen du aplikazioaren bertsiorik berriena erabiltzen dela, baita Java Runtime Environment (JRE) aplikazioaren bertsiorik berriena ere. OmegaT lehen aldiz Java Web Start erabiliz abiarazteko, kargatu hurrengo URLa zure nabigatzailean:
    http://omegat.sourceforge.net/webstart/OmegaT.jnlp

Deskargatu OmegaT.jnlp fitxategia eta egin klik gainean. Instalazioan zehar, sistema eragilearen arabera, segurtasuneko hainbat ohar jaso ditzakezu. OmegaT Java Web Start-en erabiltzeko behar den ziurtagiria "Didier Briel" izenarekin sinatuta dago jadanik. Bertsio honi emango dizkiozun baimenak ("ordenagailuaren atzitze mugagabea" hitzekin adierazita etor daitekeena) bertsio lokala instalatzean ematen diren berak dira: ordenagailuaren disko gogorra atzitzea baimentzen da. OmegaT.jnlp fitxategian klik egiten den hurrengoetan eguneraketak bilatuko dira, eguneraketok instalatuko dira, baldin badaude, eta ondoren OmegaT abiatuko da. Hasierako instalazioaren ondoren, OmegaT.jnlp lineaz kanpo zaudenean ere erabili ahal izango duzu.

Pribatutasuna:
OmegaT-ren Java Web Start bertsioak ez du zure informaziorik gordetzen erabiltzen ari zaren ordenagailutik kanpo. Aplikazioa zure makinan soilik exekutatzen da. Zure dokumentuak eta itzulpen-memoriak zure ordenagailuan geratzen dira, eta OmegaT proiektuak ezin du atzitu zure lana edo informazioa.

Kontuan izan komando-lerroko argumenturik erabili nahi baduzu (ikus goian), instalazio normala erabili beharko duzula.


Legezko oharrak Orri nagusia Aurkibidea