OmegaT-ren webguneak OmegaT-ren hainbat baliabidetarako estekak eskaintzen ditu. Hasteko leku egokia izan daiteke. Yahoo-ko OmegaT-ren erabiltzaile-taldeak erabiltzaileentzako laguntza ematen du boluntarioki. Ohiko galderen txokoa abiapuntu ona izan daiteke zure galderetarako. OmegaT-k IRC (Internet Relay Chat) kanal bat ere badauka FreeNode-n: #omegat. OmegaT-ren bertsio berriak SourceForge.net-eko OmegaT proiektuan eskura daitezke. Bertan erroreak jakinarazi daitezke eta hobekuntzak eskatu daitezke.
Gogoan izan errore-jakinarazpen egokiek hiru gauza behar dituztela.
Honi buruzko informazio gehiago, Joel Spolsky-ren Painless Bug Tracking artikuluan.
Fitxategien kopiak, egunkariaren zatiak (ikus OmegaT-ren fitxategiak eta direktorioak > Erabiltzaile-fitxategiak), pantaila-argazkiak... edozer gauza gehitu diezaiokezu errore-jakinarazpenari, horrela garatzaileek errorea errazago aurkitu eta konponduko dutela uste baduzu. Kontuan izan errore-jakinarazpenak eta hobekuntza-eskariak publikoak direla eta, beraz, ez zeniekeela informazio sentikorra duen fitxategirik erantsi beharko. Jakinarazpenarekin zer ari den gertatzen jakin nahi baduzu, SourceForge-ko erabiltzaile gisa erregistratu beharko zenuke, saioa hasi eta egin klik jakinarazpenaren gainean ageri den Monitor botoian.
OmegaT-ri laguntzeko, lehenengo egin erabiltzaile-taldearen kide (webgunearen bidez edo posta elektroniko bat bidaliz OmegaT-subscribe@yahoogroups.com helbidera). OmegaT-ren garapenean parte hartzeko, garatzaile-taldearekin bat egin dezakezu, webgunearen bidez edo posta elektroniko bat bidaliz omegat-development-request@lists.sourceforge.net helbidera, mezuaren izenburuan "subscribe" jarriz.
OmegaT-ren erabiltzaile-interfazea, erabiltzailearen eskuliburua edo beste edozein dokumentu itzuli nahi izanez gero, lehenengo irakurri OmegaT-ren lokalizazioa eta pertsonalizazioa gida, eta gero egin OmegaT-ren itzultzaile-taldearen kide (webgunearen bidez edo posta elektroniko bat bidaliz omegat-l10n-request@lists.sourceforge.net helbidera, mezuaren izenburuan "subscribe" jarriz).
Eta hasi begiratzen OmegaT-ren munduan zer ari den gertatzen...
Legezko oharrak | Orri nagusia | Aurkibidea |