Ortografia-akatsak itzulpena egin ahala zuzendu nahi izanez gero, ortografia-egiaztatzailea instala daiteke, helburu-testuan zuzenketak behar dituzten hitzak marka ditzan. Ez da harritzekoa OmegaT-k Hunspell egiaztatzailea erabiltzea. OpenOffice.org, Firefox eta Thunderbird aplikazioek ere horixe bera darabilte. Aplikazio horietakoren bat erabiltzen baduzu, seguru asko badauzkazu instalatuta ortografia-egiaztatzailearen oinarrizko fitxategiak eta egin beharreko bakarra OmegaT horiekin konektatzea da.
Ortografia-egiaztatzailea aktibatu ondoren eta helburu-hizkuntzarako hiztegia prest dagoenean, ortografia-egiaztatzaileak editore-panelean ageri diren helburu-segmentuak aztertuko ditu. Zalantzazko hitzak marra gorri bihurri batez azpimarratuta ageriko dira:
Nabarmendutako hitz baten gainean eskuineko botoiarekin klik egitean goitibeherako menu bat irekitzen da eta bertan zuzenketarako iradokizunak eskaintzen dira. Horrez gain, ortografia-egiaztatzaileari eska diezaiokezu hitzaren agerraldi guztiak ezikusteko edo hiztegira sartzeko. Kontuan izan hau lineako ortografia-egiaztatzailea dela: testu guztietako ortografia modu globalean aztertu nahi izanez gero, testua arakatu eta lerro bihurriak begiratu behar dira. Ortografia egiaztatzeko bide alternatiboa helburu-fitxategiak editore batean aztertzea da, alegia, OmegaT-tik kanpo egitea, baina kasu horretan aldaketak ez dira itzulpen-memorian gordeko.
Aukerak > Ortografia-egiaztatzailea... aukeran klik eginez beheko leihoa irekiko da:
Goiko adibideak eskuragarri dauden egiaztatzaileak erakusten ditu. Hasieran hutsik agertuko da, OmegaT-ri esan behar baitiozu non bilatu behar dituen egiaztatzaileak. Egin klik Hautatu... botoian elkarrizketa-koadro bat irekitzeko; bertan OpenOffice.org edo Mozilla-ren egiaztatzaileak gordeta dauzkazun azpikarpeta hautatu ahal izango duzu. Haiek aurkitzeko modurik errazena aff edo dic luzapena daukaten fitxategiak bilatzea da. OmegaT-k kokapen horretan dauden egiaztatzaile guztiak ezagutuko ditu eta erakutsi egingo ditu. Erabili nahi duzun egiaztatzailea bertan badago eta OmegaT-k ikus badezake, aski da horrekin. Ez bada egiaztatzailerik aurkitzen, haiekk instalatzeko beste leku bat hautatu eta egin klik Instalatu... botoian OmegaT-k aurki ditzan. Orduan, leiho berri bat irekiko da egiaztatzaileen zerrenda batekin. Hautatu zuk behar dituzun egiaztatzaileak eta egin klik Instalatu... aukeran. Hautatutako hizkuntzen egiaztatzaileak instalatuko dira eta egiaztatzaileen leihoan agertuko dira (honek luze iraun dezake).
Kontuan izan instalatzaileak Interneterako konexioa behar duela egiaztatzaileen zerrenda deskargatzeko. Zaharkitua badago edo zuk behar duzun hizkuntza ez badago, zure kasa bilatu beharko dituzu egiaztatzaileak. OpenOffice.org-ek egiaztatzaileen bilduma handia dauka OpenOffice.org Dictionary gunean. Egaiztatzaileak instalatzeko OpenOffice.org-ek dituen luzapenak deskargatu eta instalatu ondoren, hizkuntza horri dagozkion aff eta dic fitxategiak eskura daitezke. Gauza bera lor daiteke Firefox edo Thunderbird aplikazioei ortografia-egiaztatzaile baten luzapen bat (esaterako Xuxen) instalatu ondoren; fitxategiak zure (Firefox edo Thunderbird) profilean gordeta geratuko dira.
Segurtatu helburu-fitxategien hizkuntza-kodea egiaztatzailearen hizkuntza-kodearekin bat datorrela: EU-ES deitzen den egiaztatzailea ez dabil helburu-hizkuntzarako ezarri den kodea EU bada. Ezarpena EU-ES kodera aldatu beharko duzu ortografia-egiaztatzaileak zure helburu-hizkuntzarekin funtziona dezan. Egiaztatu aff eta dic fitxategiek izen egokia dutela.
Ortografia-egiaztatzaileak ez funtzionatzeko arrazoiak:
"Automatikoki egiaztatu testuaren ortografia" kontrol-laukiak markatuta egon behar du.
Egiaztatu zure proiektuaren helburu-hizkuntzaren kodea eta egiaztatzaileen leihoan ageri direnen kodea bera dela. Ortografia-egiaztatzaileak helburu-hizkuntzaren kodearen bidez erabakitzen du zein hizkuntza erabili: helburu-hizkuntza euskara bada (EU), egiaztatzaileak dituen azpikarpetak bi fitxategi eduki behar ditu, eu.aff eta eu.dic.
Itzulpenaren zati handi bat egin ondoren, proiektuaren helburu-hizkuntzaren kodea eta egiaztatzailearena bat ez datozela ohartzen bazara (adibidez, EU zehaztu zenuen hizkuntza gisa, baina egiaztatzaileek EU-ES kodea daukate), egiaztatzaileen fitxategien kopia bat egin dezakezu eta haien izena aldatu (EU-ES.aff eta EU-ES.dic direnak EU.aff eta EU.dic modura jarriz). Noski, beti izango da hobe denbora-tartetxo bat hartu eta egiaztatzailearen bertsio egokia deskargatzea, existitzen bada.
Kontuan izan "Desinstalatu..." aukerak fisikoki ezabatzen dituela egiaztatzaileak. OpenOffice.org-en egiaztatzaileen azpikarpetatik atzitu badituzu, handik ere desagertu egingo dira. Aukera hau askotan erabili behar baduzu, zentzuzkoagao da fitxategiak beste karpeta batera kopiatzen badituzu, OmegaT-n soilik erabiltzeko.
Legezko oharrak | Orri nagusia | Aurkibidea |