Kontsola moduaren bidez, OmegaT script-gintzako ingurune batean erabil daiteke itzulpen-tresna gisa. Kontsola-moduan abiaraztean, ez da EIGrik kargatzen (beraz, edozein kontsolatan funtzionatuko du). Exekuzio-moduaren arabera, proiektua automatikoki itzuliko da edo sasiitzulpena duen itzulpen-memoria bat sortuko da.
OmegaT kontsola moduan erabiltzeko, OmegaT-ren proiektu bat existitu behar da. Kokapena edozein izan daiteke, kokapen hori komando-lerroan idatzi behar baituzu abioan.
Beste ezarpen batzuk erabili nahi izanez gero, konfigurazio-fitxategiak existitu behar dira. Bi modu daude:
OmegaT kontsola moduan abiarazteko, parametro gehigarriak erantsi behar dira abioan. <project-dir>
eta --mode=<mode>
derrigorrezkoak dira.
Moduaren arabera, parametro gehiago eman daitezke (edo eman behar dira). Honetan gehiago sakondu nahi izanez gero, irakurri komando-lerroko argumentuak.
Itzulpen-proiektuaren adibidea:
$> java -jar OmegaT.jar /bidea/proiektura --config-dir=/bidea/konfigurazio/fitxategietara --mode=console-translate
Itzulpen-proiektuaren adibidea fitxategi-bakarrerako:
$> java -jar OmegaT.jar /bidea/proiektura --config-dir=/bidea/konfigurazio/fitxategietara --mode=console-translate --source-pattern=test\.html
Sasiitzulpena duen memoriaren adibidea:
java -jar OmegaT.jar /bidea/proiektura --config-dir=/bidea/konfigurazio/fitxategietara --mode=console-createpseudotranslatetmx --pseudotranslatetmx=allsegments.tmx --pseudotranslatetype=equal
Legezko oharrak | Orri nagusia | Aurkibidea |